BaserriSoft webgunea eguneratzea eta 360º-ko aldaketa ematea erabaki nuenean, astean beintzat artikulu bat igotzen saiatzeko konpromisoa hartu nuen. Azken bi asteetan oso lanpetuta ibili naiz eta beste gauza batzuei eman diet lehentasuna.
Duela zenbait asteburu, Gasteizen egon nintzen frutagintza buruzko ikastaro bat egiten. Ikastaro hau Bionekazaritza, Euskal Herriko Hazien Sarea, ASSE eta Arabako Foru Aldundiak antolatu zuten. Ikastaroa Carlos Gilek eman zuen. Fruta-arbolen barietateak eta berien ezaugarriak ikusi genituen, landaketak nola diseinatu, inausketak, gaixotasunak eta izurriteak, tratamenduak, tratamendu ongarriak, ongarri berdeak, bioongarriak… hainbat fruta ustiategi bisitatu genituen.
Goierriko Bizitza taldeak eskatuta, bushcraft-era hastapen tailer bat eman nuen. 4 ordu eskaseko mini tailer honetan, oinarrizko teoria irakatsi nuen, kotoi kiskalia nola egiten den eta sua tresna ezberdinekin nola egin letekeen irakatsi eta praktikatu genuen. Laster tailer gehiago emango ditut, aterpe mota desberdinak nola egin, ura araztea eta teknika ezberdinekin sua nola egiten den ikusiko dugu.
Hiru webgune ere eguneratzen aritu naiz, bombadeariete webgunea, Bushcraft 360º Euskadi elkartearen webgunea eta nire webgune pertsonala.
Aste honetan artikulu gehiago gehitzen jarraituko dut, elikagai ezberdin gehiagoren Ph-a gehitzen jarraituko dut, eta gero, ziur aski, hutsetik ortu bat nola hasi buruzko artikulu batzuk idatziko ditut eta gero elikagaiak kontserbatzeko metodo ezberdinak jorratuko ditut.