Kontserbak edo elikagai freskoak?

Sorta hontako lehenengo post-ean aipatu nuen bezala, etxean egindako kontserbak kalitatezko janaria kontserbatzeko modu seguru, egoki eta ekonomiko bat izan liteke, norberaren lanaren balioa ez badugu aintzat hartzen.

Wini Walbaum bere baratzan

Baserrisoft-en beti sasoiko produktuak erostea eta kontsumitzea gomendatzen dugu, eta ahal bada beintzat, bertako ekoizlei erositakoak. Bertako produktuak kontsumitzen dituguanean, bazkiak baratzan jasotzen direnetik mahaira iristen deren-arte, ordu bakar batzuk besterik ez dira pasatzen.

Barazki gehienak, biltzen diren momentutik, beraien propietateak galtzen hasten dira. Egun gutxiren buruan, barazkiak bitaminen erdia gal dezake, hozkailu batean edo leku egoki batean gordetzen ez badira beintzat. Hozkailu batean egon arren, barazkiak, aste bat edo biren buruan, beraien bitaminen erdia edo gehiago gal dezakete. Elikagaiak kontserbak egiteko prozesatzen ditugunean, berotze prozesuetan, A eta C bitaminen erdia edo herena suntsitu dezakegu, baita tiamina eta erriboflabina-ak ere.

Nekazari batek bere despentsa erakusten digu.

Kontserba bat egin da gero, poteratutako elikagaik galtzen dituzten bitaminen galerak oso txikiak dira, urtero % 5 edo %20 ingurukoa izan liteke. Hala ere, bitamina batzuen kopurua ez da ia aldatzen; bitamina hauek konparatzen ditugunean, produktu fresko batek dauzken bitaminak eta kontserba batean presente daudenak komparatzean, azken honetako bitaminak apur bat baxuagoak dira. Barazkiak ondo maneiatzen badira eta uzta ondoren berehala kontserbatzen badira, kontserbetan eduki dezakegun elikagaiak, tokiko dendetan saltzen diren produktu freskoak baino elikagarriagoak izan daitezke, barazki asko kanpotik kamera hozkailuetan etortzen bait-dira.

Kalitate txarreko elikagai freskoekin kontserbak egiten direnenan, etxean egindako kontserben abantailen onurak galtzen dira.

Serie hontako
aurkibidera bueltatu.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.