Zer da botulismoa?

Clostridium botulinum

Botulismoaren eragilea Clostridium generoko bakterio bat da, genero hau, ehun espezie baino gehiagoz osatuta dago. Familia honetako kide gehienak saprofitoak dira, hau da, deskonposatzen hari den materia organikoaz elikatzen dira, eta lurzoruan zein hondakin-uretan aurkitu daitezke, arrain eta ugaztunen heste-traktuanaurkitu daitezke, baita itsaski eta erraien branketan ere, itsaski eta erraiak gaixotu gabe. Hala ere, bakterio hauek anaerobiosian irauten dute (ez dute oxigenorik behar), baldintza hauetan esporak eta toxinak sortu eta ugaltzen dira, eta elikagai hauek jaten dituztenengan gaixotasunak eragiteko gai dira, patogeno (gaixotasun-eragile) gisa jokatuz.

Clostridium botulinum

Clostridium botulinum botulismo bezala ezagutzen den gaixotasunaren eragilea da. Bere esporak beroarekiko oso erresistenteak dira eta gaizki prozesatutako elikagaietan edo biltegiratze baldintza jakin batzuetan biziraun dezakete, neurotoxina (toxina honek nerbio-sistema periferikoari eragiten dio) oso potente bat ekoiztuz, gaixotasunaren sintomen arduraduna izanik.

Toxina hau, beroaren aurre ez da oso egonkorra eta 80 °C-tan 10 minutuz edo gehiagoz berotzen ba degu, suntsitu dezakegu. Gaixotasunaren izena latinezko botulus hitzetik dator, hau da, saltxitxa esan nahi du, hasiera batean saltxitxa eta haragizko beste elikagai batzuk kontsumitzearekin lotuta zegoelako.

Klinikoki nola agertzen da?

Gaur egun klinikoki 5 erata definitzen da:

  1. Elikadura-intoxikazio gixa: mundu osoan zehar botulismorik ohikoena da eta zehatzago aipatuko duguna da.
  2. Zaurien botulismoa: ingurunean dauden esporekin zauri bat infekzioaren ondorioz sortzen dena. Gehienetan lesio traumatikoak izaten dira.
  3. Haurren botulismoa: haurraren bizitzaren lehenengo astetik eta urtebete bitartean agertzen da, eta esporak irenstearekin lotuta dago. Gehienetan eztia hartzearekin lotuta egoten da.
  4. Ezkutuko botulismoa edo jatorri ezezaguneko botulismoa: helduetan ikus daiteken patologi bat da, patogeno honek hestearen kolonizazioa ahalbidetzen duen hesteetako anomaliaren bat duten ondorioz sortu daiteke, nahiz eta beste kasu batzuetan gaixotasunaren jatorria ezin liteke zehaztu.
  5. Nahigabeko botulismoa: deskribatu berri den forma bat da eta mugimenduaren nahasmenduak ekiditeko edo arrazoi estetikoengatik toxina botulinikoa txertatzearen nahigabezko ondorio bat da.

Urtero ematen diren kasu gehienak, etxean gaizki prozesatutako kontserba eta elikagaiak irenstearen ondorioz izaten dira, tarteka, era komertzialean ekoiztutako produktuekin ere gerta liteke. Gizakietan botulismoaren transmisioaren biderik ohizkoenak saltxitxak, haragiarekin ekozturiko produktuak, itsaskiak, arrain edo barazkiekin egindako kontserbak, eta urtebetetik beherako haurrengan eztia jatearengatik izan ohi da.

Kontsumitzaile batek toxina botulinikoarekin kutsatutako elikagaiak jaten dituenean, ezin du haren presentzia detektatu, elikagaiek beeraien zapore eta ezaugarrik mantentzen bait dituzte. Elikagaiekin intoxikatzearen kasuan, hauek kontsumitu eta ordu gutxira edo astebete bitartean agertzen dira, gehienetan lehenengo 8 eta 36 ordu-en artean. Infekzio honekin ez da sukarra agertzen.

Helduetan, sintomak honako hauek izan daitezke:

  • Ahultasun orokorra.
  • Ikusmen bikoitza, ikusmen lausoa, argiarekin ondoeza, begi lehorrak, begi-ninien dilatazioa.
  • Irensteko zailtasuna, ahoa lehorra.
  • Hitz egiteko zailtasuna.
  • Muskulu-ahultasuna eta bi aldeetan paralisi berdina, lepoan , goiko gorputz-adarretan, enborrean edo behe-adarretan hasten dena. Arnas muskuluen paralisiak arnasketa arriskuan jartzen du.
  • Sabeleko kalanbreak, idorreria, goragalea eta oka.
  • Gernu atxikipena.

Zaurien botulismoaren kasuan, inkubazioa apur bat luzeagoa da, 4 eta 14 egun bitartekoa, eta agerpenak elikagai-formaren antzekoak dira, digestio-sintomak normalean ez dira agertzen.

Haurren botulismoak 3 eta 30 egun bitarteko inkubazio-aldia du eta sintoma nagusienak hauek dira:

  • Idorreria.
  • Ahultasuna, gihar-tonuaren galera.
  • Negar ahula.
  • Elikadura txarra edo xurgaketa ahula.
  • Arnasketa zailtasuna.
  • Argitasun mentala ahultasuna izan arren.

Ez eman INOIZ eztirik edo arto almibarra urtebete baino gutxiagoko haurrei (ezta txupetea apur bat gozotzeko ere).

Ahal izanez gero, haurren botulismoa saihestu bularreko esnearekin soilik elikatuz.

Diagnostikora nola iristen da?

Diagnostikoa klinikoa, epidemiologikoa eta mikrobiologikoa da, infekzio-forma posiblea ebaluatzen da eta, horren arabera, toxina agerrarazten saiatzen da gaixoaren gorozkietan edo odolean, ustezko elikagaietan edo agente patogeno bertatik isolatuz; edo zauriaren botulismoaren kasuan, zaurian edo gaixoaren odolean toxina edo germena dagoen aztertzen da.

Konplikazioak

Tratamendua garaiz jasotzen denean, heriotza arriskua murrizten da. Elikadra-intoxikazioen kasuetan hilkortasuna %10 da, eta gaixotasun urtebete bainan aratago iraun dezake. Haurraren botulimoaren hilkortasun tasa %5-ean dago.

Osasun gomendioak toxina honen kutsadura saihesteko

  • Janaria prestatzen hasi aurretik, janaria, ontziak, eta eskuak zuzen garbitzea.
  • Etxean egindako kontserben kasuan, toxina suntsitzeko denbora, presio eta tenperatura irizpide egoki batzu bete behar dira, errezeta edo poteen tamainara egokituz.
  • Saihestu 12 hilabete beherako haurrei eztia ematea.
  • Baztertu deformazioak aurkezten dituzten kontserbak bereziki puztuta baldin badaude.
  • Kontserben edukia 10 minutuz irakitea komeni da, toxina baldinba dauke suntsitzeko, gaixotzeko arriskua saihestuz.
  • Etxean egindako kontserbak urtean zehar kontsumitzea gomendatzen da. Ez da komeni urte bat baino gehiago duten kontserbak jatea.
  • Gaixotasuna tratatzeko modurik onena, prebentzioa da.
  • Sintomarik edo zalantzaren bat izanezgero, berehala zure medikuari kontsultatu.

Tratamendua

Antitoxina botulinikoa administratzen da. Arnasketa zailtasunak ospitaleratzea eskatzen du. Mediku-talde batek arnasbideak garbituko ditu eta tratamendu osagarriak eskainiko ditu. Sudurretik edo ahotik hodi bat sar dezakete trakeren barruan, arnasbidetara oxigenoa eramateko. Gainera, arnasgailu bat beharezko izan liteke. Pazienteak irensteko zailtasunak presentatzen baditu zainetatik, zain barnekoa likidoekin elikatu dezakete. Sudurrean elikadura-hodi bat ere sar daiteke. Medikuek botulismo kasu bat salatzen dutenean, Espainiako Elikagaien Segurtasun eta Nutrizioarako Agentzia bere protokolo guztiak martsan jartzen ditu , kutsatutako elikagaiak negozioetatik kendu ahal izateko. Askotan antibiotikoak ematen dira, baina ez da frogatu kasu guztietan onuragarriak direnik.

Pronostikoa

Tratamendu egoki batek heriotza-arriskuak nabarmen murrizten ditu.

Prebentziorako aholkuak

  • Garbitu eskuak janaria zerbitzatu eta jan aurretik.
  • Elikagaiak guztiz egosi.
  • Gordinik dauden elikagaiak eta prestaturik daudenak bereizturik mantendu.
  • Prestatutako elikagaiak berehala hoztu.
  • Puztutako ontziak ez dira ireki behar eta usain txarra duten kontserbak ez dira jan, edo dastatu behar. Kontserba komertzialak erosteko tokira ireki gabe itzuli behar dira.
  • Generalean toxina botulinikoaren presentzia ezinda babaritu, zeren eta elikagaien itxura, usaina edo zaporea ez da aldatzen, kutsadura maila altua ematen direnenean, latetan sortzen diren gasek lata puztu dezakete eta zapore txarra nabaritu daiteke.
  • Kontserbei tratamendu termiko egokia aplikatu.

Lehengaiak

  • Elikagai fresko eta optimoak aukeratu.
  • Antzeko tamaina duten fruituak eta barazki osoak aukeratu, kolpe edo ubeldurarik gabeko elikagaiak solik aukeratu.
  • Ez dira berdeegiak egon behar (kontserbatzen direnean zaporearen zati bat galtzen bait dute eta zaporerik gabe geldituko lirateke), ezta helduegiak (prestatzean hautsi egiten bait dira), hau da, heldutasun puntu egokian egon behar dira.
  • Lehengaia garbitu egin behar dira, naiz eta azala baztertu arren.
  • Garbiketa erabili edo kontsumitu baino lehen egin behar da, eta ez gorde aurretik.
  • Oilaskoa eta barazkiak garbitzeko, elikagai-mailako lixiba bat erabili behar da. Horretarako, ornitzaileak ontzian adierazten duen dosia erabili.
  • Arrautzak erabili baino lehen garbitu; aurretik egiten badugu, dakarten babes-geruza naturala kenduko genioke, mikroorganismo patogenoen esku utziz; gauza bera gertatzen da fruituekin.
  • Lurrarekin kontaktuan zuzenean zeuden barazki eta tuberkuluoak (patata, batata…) edo hostodun barazkiak, eskuila batekin garbitu behar dira.
  • Kutsadura gurutzatua saihesteko elikagaiak estali.


Serie hontako
aurkibidera bueltatu.




Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.