Kontserbak egiteko, kontserbarako egokiak diren kalitatezko elikagai freskoak lortu behar ditugu. Kalitatea asko aldatzen da fruta eta barazki barietate ezberdinen artean. Aztertu ondo janaria ea osasuntsu dagoen. Baztertu elikagai gaixoak eta lizunduak1. Moztu gaixotutako lesio txikiak.
Kalitate goreneko fruta eta barazkiak gure lorategian jaso edo inguruko ekoizlei erosi zeniezaieke, barazki gehienek beraien kalitate gorena uzta jaso eta 6 eta 12 orduko epean mantentzen dute. Fruitu bazuen kalitate gorena lortzeko, jasotzen direnetik poteratzen diren arte, egun bat edo gehiago heltzen utzi behar dira kontserbak egin aurretik, adibidez abrikotak, nektarinak, mertxikak, udareak eta aranak . Ontziratu behar ditugun produktuen kontserbatzea atzeratu behar baduzu, elikagaiak itzalean eta leku fresko batean gorde behar ditugu.
Etxean hildako animalien haragi gorri fresko eta hegaztien aragia, kontserbatu aurretik, hoztu egin behar dira. Animali gaixoen aragiarekin ezin dira kontserbak egin. Arrainak eta itsaskiak bildu ondoren, berehala garbitu egin behar dira, eta 2 eguneko epean kontserbatu egin behar dira.
Baztertu elikagai gaixoak eta lizunduak1: Elikagaiak zati txiki batean lizun apur bat eduki arren, elikagai osoa kutsatuta dago, lehenago edo beranduago janari osoa hondatzen hasiko da, eta gure kontserba ondatu dezake.