Kontserbetan kolorea eta zaporea nola mantendu

Kontserbetan kolore eta zapore natural bat mantentzeko, ondorengo hau egin behar da:

  • Poteetatik eta elikagaien ehunetatik oxigenoa kendu.
  • Elikagaien entzimak lehenbailehen suntsitu, adibidez haustiratzearekin.
  • Kontserbak egitarako garaian, poteetan zigilu hermetiko eta barnehuts egoki bat lortu behar da.

Kontserbak biltegiratu bitartean beraien kolore eta zapore ezin hobeak mantentzeko jarraitu jarraibide hauek:

  • Soilik kalitate handiko elikagaiak erabili, heldutasun egokian dauden eta gaixotasunik eta ubeldurarik gabekoak.
  • Paketaratze beroaren metodoa erabili, batez elikagai azidoak maria bainuan prozesatu behar baditugu.
  • Prestaturiko janaria ez jarri airera. Poteratu ahal bezain laster.
  • Kontserbak egiteko poteak betetzen ari zaren bitartean, elikagaiak zurituta mantendu, erdibituta, laurdenetan, xerratan edo zatituta. Sagar, abrikota, nektarina, mertxikak eta udareak litro ur hotz bokotzeko 1,25 tik 2 gramo inguruko azido askorbikoko disoluzio batean mantendu. Prozedura hau perretxikoen eta pataten kolore naturala mantentzentzen laguntzen du, gerezi eta mahatsetan zurtoin muturreko dekolorazio saihesteko ere lagungarria da.
    Azido askorbikoa hainbat formatan lor dezakezu:
    Hauts moduan: supermerkatuetako kontserbagileen hornigaien artean eskuragarri aurkitu dezakegu (iparraldean supermerkatu guztiek kontserbagileen hornigaien sekzioarekin kontatzen dute). Litro ur hotz bokotzeko 1,25 tik 2 gramo inguruko azido askorbikoko disoluzio bat erabili.
    C bitamina pilula moduan: pirula hauek oso ekonomikoak dira eta urte osoan eskuragarri egoten dira. Erosi 500 miligramoko pilulak; birrindu eta bi pirula disolbatu ur litro bakoitzeko tratamendu soluzio gisa.
    Supermerkatu batzuetan azido zitrikoaren hautsa saltzen dute, baina ez da hain eraginkorra kolorea mantentzeko. Produktu hau erabiltzea aukeratzen baduzu, jarraitu fabrikatzailearen jarraibideak.
  • Poteak janari beroarekin bete eta pote buruko espazioa egokitu errezetetan zehazten den moduan.
  • Tapak eta bandak ondo estutu, bainan pasatu gabe.
  • Ontziak prozesatu eta hozten utzi.
  • Ontziak leku fresko eta ilun batean gorde, ahal izanez gero 10° eta 21°C artean.
  • Ez egin urtean jan behar dituzun kontserba baino gehiago.

Serie hontako
aurkibidera bueltatu.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.