Paketaratze beroan poteratzearen abantailak

Elikagai freskoen konposizioan aireak %10 etik %30 edo gehiagoko presentzia izan dezake. Kalitate goreneko kontserbak lortzeko kontserbetan zigilua egin aurretik, elikagaietatik ahal den airea geiena kendu edo askatu behar da.


Paketaratze hotza edo gordina berotu edo sukaldatu gabeko elikagaiekin egiten de poteratze teknikari deitzen zaio. Poteak elikagaiez beteko ditugu, elikagai batzu flotatu egingo dute, batez ere frutek. Elikagaiak hotzean paketeratzean, beraien barruan eta inguruan dagoen aire horrek, 2 edo 3 hilabeteko epean elikagaien kolorean eragina eduki dezake (kolorearen galera edo aldaketa). Paketaratze hotza egokiagoa da presiopean (autoklabearekin) ontziratzen eta prozesatzen diren barazkiak poteratzeko.

Paketeratze beroa, 2 edo 5 minutuz irakiten, edo egosten edukitako janariarekin poteak berehala betetzearen teknikari deitzen zaio. Praktika honek elikagaien ehunetatik airea askatzen laguntzen du, janaria uzkurtzen du, janaria poteetan flotatzen uzteari laguntzen dio, pote itxietan hutsa handitzeari laguntzen dio eta honek elikagaien iraupena hobetzen du. Janaria aldez aurretik zatitzeak ontzi bakoitzean janari gehiago sartzea ahalbidetzen du.
Paketeratze beroa elikagaien airea kentzeko modurik onena da eta maria bainuan kontserbak prozesatzeko gomendatzen den paketearatzen estiloa da.

Hasieran, baliteke paketeratze hotzean ontziratutako elikagaien kolorea beroan ontziratutako elikagaiena baino hobea izatea, baina biltegiratze epe labur baten hondoren, paketeratze beroan poteratutako elikagaien kolorea eta zaporea hobeak izango dira.

Elikagaiak beroan edo hotzean ontziratu harren, elikagaiei gehitu beharreko zukua, almibarra edo ura irakiten gehitu behar da.

Serie hontako
aurkibidera bueltatu.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.