Ikastaro eta hitzaldiak

AITOR MARTIN nazioartean ezaguna da bere diseinu batzuengatik, Amona Micro Loom ehungailuaren diseinua oso harrera ona izan zen mundu mailan.

Ahari-kolpe ur-ponpekin (bomba de ariete) ureztatze-kulturaren sustatzailea da, ur-punpa hauek ingurunearekin bateragarriak baitira.

Bere ekarpen eta ideia guztiek ekonomia zirkularra garatzen laguntzen dute, ideiak, ezagutzak, iritziak eta diseinuak garatu eta partekatuz, arlo profesional eta pertsonalerako irtenbideak sortuz.

Hainbat proiektutan kolaboratzen du, guztien artean Lihola nabarmendu dezakegu, Euskal Herrian lihoaren kultura eta landaketa berreskuratzea helburu duen proiektu bat da.

Ikastaro eta hitzaldiak beti bezeroaren behar eta argibideetara egokitzen dira. Ez dira estandar finkoak, aitzitik, Aitor Martinek bere ikastaro eta hitzaldiak erakunde eta egoera bakoitzaren behar espezifikoetara egokitzen ditu, bezeroarekin izandako elkarrizketetan oinarrituta, hitzaldi edo ikastaro pertsonalizatu bat prestatzen da, publikoarengana ahalik eta modurik onenean iritsi ahal izateko.

Jardunaldiak gaztelaniaz edo euskaraz izan daitezke.

Ondorioz, web hontan agertzen diren edukiak abiapuntu gisa balio dezakete bezeroaren beharretara egokitzeko hitzaldi edo tailer bat antolatzeko…