BaserriSoft maker filosofia landa-ingurunera eramateko sortu zen. Helburua teknikak zein makineria ikertzea, sortzea eta eraldatzea da, gure baratze eta baserrietan aplikatu ahal izateko.
BaserriSoft herritar guztientzat irekia dagoen zientzia-proiektu bat da, non edonork parte har dezake lehen sektorearekin zerikusia duten lanak, iruzkinekinak, proiektuak, esperimentuak edo ikerketak gure plataformaren bidez argitaratuz.
BaserriSoft-en, mikro-esperientzien bidez, baliabideen erabilera eta kudeaketa iraunkorrean ezagutza eta esperientzia hartzen ari gara, ingurumena errespetatzen duten teknikak ikasi eta erabiliz. Beraz, baserritarra edo landa-ingurunearekin harremanetan dagoen edonork, teknika edo prozesu hauek aplikatu nahi dituenean, nahi izanezkero erronka hortan bidelagun izango gaitu, gure esperientzia eta aolkuekin.