Tea (Camellia sinensis) hazien edo aldaxken («esquejes») bidez ugaldu daiteke. Hazietatik ugaldutako landareak beren gurasoen ezaugarriak izan ditzazkete (1. Irudia). Aldaxka bidez ugaltzen diren te landareak landare emailearen ezugarri genetiko berdin berdinak izango dituzte (2. Irudia), eta horrela kalitate eta etekin ezaugarriak mantenduko ditu. Post honetan tearen, aldaxka bitartezko ugalketari buruz hitzegingo dugu.
Landare emailea
Aldaxkak egiteko ostoak autatutako landare emailetik hautatu daitezke. Landare emalearen aldaxkak egin bahino leenago, landare emalearen oinaren ingurutik ez dela hazietatik atera den beste landare bat ateratzen zihurtatu behar da, nahi den barietatea soilik ugaltzen dela ziurtatzeko. Kalitate handiko aldaxkak lortzeko, landare emaileak ekoizpenerako erabili behar dinre landareak bezala ongarritu eta ureztatu behar dira. Aldaxkak bildu aurretik, utzi kimuak zerbait hazten, kimuaren punta lozorroan geratu arte (banji fasea) (3. irudia) eta kimua gogortu arte. Alboko hostoen begiak puzten has daitezke, baina ebaketa hostoen begiak guztiz kimatu baino lehen egin behar da. Kontuz ibili behar da aldaxkak biltzean, lehortu ez daitezen.
Aldaxken ebaketa nola egin
Aldaxkak kimaketarako artazi zorrotz eta garbi batekin egin behar dira, eta aldaxkak bereala uretan jarri dehar dira, lehortzea ekiditeko. Aldaxken ebaketa-prestaketen lan guztiak itzalean egin behar dira.
Tearen klonazio begetatiboa, tearen ugalketa prozesua estandarra da, eta nodo bakarreko aldaxkekin egiten da. Arrakasta tasak oso aldakorrak dira, urtaroaren, errotze-euskarrien eta sustraitze-ingurunearen hezetasunaren eta tenperaturaren arabera, asko aldatu daitezke. Garrantzi handiagoa dauke hostoak osasuntsu mantentzea sustraiak eratzen diren bitartean, beste faktore asko baino. Hori dela eta, beharrezkoa da hosto osasuntsuak dituen material genetikoa hautatzea. Izurrite edo gaixotasune zantzuak dituzten hosto eta material genetikoa baztertu egin behar dira (4. irudia); aldaxkaren mozketa egiten den puntutik onddo eta gaixotasunak eta izurritek sartu bait ditezke mozketa egiten den puntutik. Aldaxka egiten den kondizio ezeetan asko edatu bait daitezke. Hosto bakarreko aldaxkak egiteko, (5. irudian) ikusten den bezala egin behar da. Kimaketarako artazi berezi eta zorrotz batzuekin 45º inguruko ebaki bat egin, eta utzi 1,5 hazbete inguru zurezko zurtoin nodoaren azpian. Berriz ere, bota ebakinak ur ontzi batera landatzeko prest egon arte. Normalean puntako kimua bota egiten da, kimuaren puntatik gertu dagoen materialaren zurtoina, oraindik oso biguina izaten bait da.
Aldaxkak landatu aurretik, «CLONEX» edo %0,3tik %0,8ra murrizturik dagoen azido indol-buterikoa daukan sustrai-hauts edo likido batean sartzea komeni da. Hortarako, ebakiondoak CLONEX ekin busti egin behar dira, handik sustraiak hazten laguntzeko. Hostoaren zurtoina beherantz, lurrazpira butzatu eta zihurtatu, kimuak lurraren gainetik geratzen direla (6. irudia). Hostoek ez dute elkar gainditu behar.
Aldaxken ingurune egokia
Eguzkiaren argia
Te-mota batzuen aldaxkeri, partzialki itzalpean egotea komeni zaio, sustraiak ongi errotzeko. Aire zabalean egiten diren aldaxkak %80 eta %90 arteko itzala behar dute. Hau itzala egiteko sare berezi bat erabilita lortzen da. Berotegietan egiten diren te aldaxkak itzal gutxiago behar izaten dute, berotegian igortzen diren eguzki izpi kantitatearen eta sortzen den beroaren arabera.
Hezetasuna
Aldaxkak ondo drainatutako sustratu batean jarri behar diren arren, landareari ez zaio inoiz lehortzen utzi behar. Laborariek te landareen aldaxkekin arrakasta gehiago izateko, te aldaxkak ureztatzeko sistemak erabilizen dituzte, hala nola USDA-ARS Landare Tropikaletako Baliabide Genetikoen Kudeaketa Unitateak erabiltzen duena, laino-gela bat, laino fin batekin (20 segundo 30 minutu bakoitzeko). Alfonbra elektrikoak aldaxkak esnatuta, eta sustriak sortu nahiean mantentzen ditu 27ºC-eko beroa. Hau ureztatzeko erregimenaren adibide bat da, te aldaxkak errotzen laguntzeko; beste batzuek egunean behin edo bitan eskuz ureztatuz arrakasta izan dute.
Landarearen hazkundea
3 eta 4 hilabete artean errotuta egondo da (7. irudia). Aldaxkak 12cm -ko sakonera duen lorontzitan sartu behar dira. Berriro ere, oso garrantzitsua da sustratoa ondo drainatuta egotea. Perlite eta vermiculitoaren nahasketa erabili dezakegu. Landare Tropikaletako Baliabide Genetikoen Kudeaketa Unitateak 1: 1: 1 – eko nahasketa bat erabili du perlita, vermikulita eta turberarekin. Landare hauek hasieran %50ko itzalean eduki daitezke, eta gero eguzki betean jartzen dira. Ureztatzeko, astiro askatzen den ongarri oso bat erabili behar da. Landareak landatzen hasi eta landareak lurrean jartzeko prest egon arte (8. irudia), urtebete inguru pasa daiteke