Hutsean egindako arrautza flana

Errezeta hau horaindela urte asko ezagun batek pasatu zidan. Oso arrituta geratu nintzen, zeren inoiz ez zitzaidan bururatu kristalezko ontzi batean zerbait sukaldatu zitekenik.

Errezeta hau ez da benetazko kontserba bat,
eta flana otzkailuan gorde behar da
.

Hutsean egindako arrautza flana, oso modu berezian prestatutako arrautza flan errezeta bat da, oso emaitza goxoak emango dizkigu, eta gure hozkailauan denbora luzean iraun dezake.

Errezeta hau burutzeko behar izango duzun gauza berezi bakarra, flana hutsean mantentzeko kontserba poteak dira. 125 edo 140ml poteak erabiltzen baditugu, 12 pote inguru beharko ditugu.

«Kontserba komertzialak egiteko erabiltzen diren Kristalezko poteak oso auskorrak dira, eta errezeta hau egiteko guk weck markako edalontzi itsurako 140ml-ko poteak gomendatzen ditugu, zeren weck markako poteak kristal pirolitikoarekin egiten dira eta temperatura oso altuak jasaten dituzte hautsi gabe.»

Errezeta

Prestaketa denbora: 5 min
Zailtasun maila: Oso erraza
Egosketa denbora: 35 min

Osagaiak:

  • M edo L tallako 6 arrautza.
  • Esne kondentsatu pote bat, 750 gr inguru beharko ditugu.
  • 500 ml esne osoa.
  • Gozoki likidoa.

Elaborazioa:

  • Ontzi batean 6 arrautzak hautsiko ditugu eta irabiagailuarekin irabiatuko ditugu.
  • Esne kondentsatua gehituko dugu, eta ongi nahastuko ditugu.
  • Nahasketari esnea gehituko diogu, eta nahasketa ongi nahastuko dugu irabiatu gabe, nahasketa testura homogeneo bat lortu arte, testura krematsua bat lortu arte.
  • Gure poteak bete aurretik, hondoan gozoki likido pixkat jarriko dugu.
  • Potek nahasketarekin beteko ditugu, hatz baten tartea bete gabe utziz (hus egokibat lortzeko).
  • Poteen muturrak alkohol edo ozpin piskabatekin garbituko ditugu.
  • Pote guztiak ongi itsiko ditugu.
  • Kazola batean (zenbat eta diametro handiagoa orduan eta hobeto), zapi bat jarriko dugu hondoan (edo kontserbak egiteko bandeja berezi bat), honek, kristalezko ontziak bero zuzenetik babestuko ditu. Jarraian flanen altueraren hiru laurdenak (gutxi gorabehera) urez estaliko ditugu.
  • Ur irakinetan 35 minutuz edukiko ditugu (dembora ura irakiten asten denetik kontatzen hasten da).
  • Flanak hotzkailura sartu eta gutxienez 4 ordu itsaron kontsumitu haurretik.

On Egin