Erabili behar ditugun haziak. 24 orduz uretan sartu behar ditugu. Haziei bustitzen laguntzeko, haziak gasazko zaku batean sartu ditezke eta zakua uretan sartu. Hondoren, zakua uretan ustu eta flotantzen duten haziak xukadera1 batekin erretiratu eta aparte gorde eta etiketatu. Nahaiz eta askok, kontrakoa pentsatu, flotatzen duten haziak-ere ernatu daitezke, bainan landare ahulagoak eman ditzakete. Hazi hauek landatzen baditugu, azkundearen jarraipen bat egin beharko dugu, eta landare aulenak ezeztatuko ditugu.
Haziak plastikozko kaxa batean edo antzeko edukiontzirenbatean zabaldu, eta eguzkitan bustita eduki beharko ditugu. Hereindako haziak, egun bat edo biren buruan, hazia babesten duen azal fineko estalkian (testa-n) pitzadurak agertzen asiko dira.
Ereindako hazien begia (hilo-a2) beruntz lurperatu, posizio horizontalean, lurrarekin paraleloan. Hazia 2,5 cm lurperatu.
Sustratu drenatzaile on bat erabili3. Bermikulita lodiak hezetasunari ongi eusteko gaitasun bikaina dauka eta gainera drainatze on bat da. Ereindako haziak beti itzalean mantendu, %80 hitzal oihialbat oso egokia da hortarako.(itzaleko oihala % 80an) eta sustratoa hezia mantendu. Haziak 1-2 hilabetean ernetuko dira.
Hirugarren edo laugarren hosto garatu gero, sustraiak ongi errotuta egon beharko lirateke. Orduan, landareak %30 eta %40 arteko itzalean jar dezakegu. Momentu hontan askapen geldoko ongarri-granulu batzuk botatzia komeni da, adibidez, Nutricote 13-13-13 edo 18-6-8, baita «landare azidoentzat» egindako hosto-ongarri baten dosi arin bat (normalean etiketan gomendatutakoaren erdia) aplika ditzakezu. Azalea, kamelia, gardeniarako eta rododendrorako formulazio disolbagarriak oso egokiak dira, normalean NPK 3:1:1 proportzioa dutenak (adibidez, 10-30-10, 7-21-7), baita mikronutrienteak. Landarea garatu ahala, pixkanaka eguzki galdatan eraman4, birlandaketarako prestatzeko, 30 cm-ko altuera duenean.
Xukadera1: Escurrido.
Hazi baten egitura2:
Sustratu drenatzaile on baten formulazioa honako hau izan liteke 3: 1/3 Perlita, 1/3 Arlita, 1/3, lur on bat edo konposta.
Eguzki galdatan eraman4: A pleno sol.